2007/05/24

Bukatu berria dut


Liburuak irakurtzea, ukitzea, begiratzea, usaintzea, trukatzea, oparitzea... Liburuekin amets egin, gozatzu, denbora pasa, barre edota negar egin, haserretu, informazioa eskuratu...
Eta gainera irakurri duzuna lagunekin partitu, gomendatu, kritikatu edo kontatu nahi baduzu... hona aukera polita.

6 comentarios:

  1. Irakurri berria dut: IPUIN BATEAN BEZALA. Idazlea Juan Mari Irigoien
    Liburua asko gustatu zait. Ez dut oso ondo ulertu hasiera, zaila baita. Hiztegia ere erabili behar izan dut, baina ez asko. Gehiena oso ondo ulertzen da. Egunero gertatzen diren gauzak kontatzen ditu eta oso modu entretenigarrian.
    Balorazioa (1-5): 4

    ResponderBorrar
  2. Kaixo, Amaia naiz, 12 urteko neska. Ikastolan Patxi Zubizarretaren USOA "KARPETA MOREA" liburua irakurri dugu. Neska baten arazoak kontatzen ditu, baina oso ongi bukatzen da. Ez da zaila ulertzeko eta oso gustora irakurri dut. Nere lagunei ere gustatu zaie. Aholkatzeko modukoa da. Agur.

    ResponderBorrar
  3. Ni Anjel naiz, 9 urteko mutikoa. Bukatu berria dugu ikastolan BOTILAKO DEABRUA, Stivensonena. Misterioko liburua da, irakasleak irakurri digu. Asko gustatu zaigu eta erabat gomendagarria da. Gainera ez da oso luzea eta konturatu gabe irakurtzen da. Azken kapituloko azken paragrafoa arte ez da misterioa argitzen. Beraz... anima zaitezte irakurtzera. Balorazioa (1-5): 4,5

    ResponderBorrar
  4. kaixo, 10 urteko mutila naiz. Uda honetan ,egia esaten badut,ordu batetan "ratoi zuloa" irakurri dut. Pena haundia eman dit, ez nuen espero.Hasieran oso dibertigarria da, baina ez engainatu.Ez da izan nire gustokoa.

    ResponderBorrar
  5. Kaixo, Yul naiz.Javier del Amoren MUNDUA PINTATU ZUEN HAURRA liburua irakrri dut. Asko gustatu zait abenturazkoa delako eta oso entretenigarria delako. Bukatzeko liburu hau beste guztiek irakurtzea gomendatuko nuke.
    Balorazioa(1-5):5

    AGUR!

    ResponderBorrar
  6. Ba ni ama bat naiz, eta 40 urte ditut. Eta oso liburu libertigarria gomendatu nahi dizuet, gaztetxoentzat oso egokia dela uste dut, zera da, komunista.com, Joan Mari Irigoien idazle altzatarrarena. Irakurtzen baduzue, on egin!

    ResponderBorrar